XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldareko Sakramentu santua tokiz aldatze-aurretik

Orain, Meza onetan sagaratu dugun ogia toki berezi batera eramango dugu, biar jaunartu aal dezagun.

Izan ere, biar eta etzi Elizak ez du Mezarik egiten, baiña biar jaunartzera gonbidatzen gaitu.

Gaiñera, bere ondoan nai gaitu Jaunak arratseko ordu auetan, bere maitasunezko azken naia edo testamentuan murgil ditzagun gure gogo-biotzak.

Bukaerako adore-itza

Mezaren asieran esan dugunez, Jesusen azken Afaria berrituz sartu gera Pazko-Irurrenean; iru egun auetan Kristoren eriotz-piztuerak ospatuko ditugu, egun bakoitzean misterio bakarraren alderdi berezi bati garrantzia emanez.

Pazko-Gaua eta Eguna bear bezala ospatzera iritsi nai duenak, Ostiral eta Larunbat santua ere ospatu bearko ditu.

Gaurko arratsalde onetatik Pazko-igandera zuzen pasatzeak ez du zentzurik.

Ospa ditzagun bada Jesus Jaunaren eriotza eta piztuera Elizak nai duen eran.

Kantuei buruzko argibideak

Ikus Meza Abestiak 1 (Lazkao 1971), 31-35 or.

Gure Jaunarekiko ibildeunerako, Kanta Gorputz santuaren (GJ 2/97; edo OLD 433 or.).